Imanol Elias 2014, sokamuturrari buruzko argazki lehiaketa

sokamuturra-otola-irabazlea-2013

Urtero bezala, ihauteriak ere Azpeitira gerturatzen ari dira, eta hauekin batera Sokamuturra eta Ihauteri giro inguruko argazki lehiaketa.

Ihauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean argazkiak atera beharko dira, hau da, martxoak 2, 3 eta 4 egunetan.

Argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).
Argazkien tamaina 20x30 cm koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat egon beharko dira. Argazki guztiak gainera, jpeg formatuan CD batean aurkeztu beharko dira.

Argazkiak aurkezteko azken eguna martxoak 13a, gaueko 10tan izango da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2014ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.