'Gure Inguruari Begirada Bat', argazki lehiaketa

agenda21-argazki-lehiaketa

Gure inguruari begirada bat argazki lehiaketaren 13. edizioak AZPEITIKO NATUR TXOKOAK du izenburu. Aurten, Azpeitiko Tokiko Agenda 21aren baitan antolatu da lehiaketa, eta beraz, Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak baino ez dira onartuko.

Argazki lehiaketa honen helburua Azpeitiko udalerriko natura ezagutaraztea da. Batez ere, Azpeitiko herri gunean eta auzoetan naturaz jantzita ditugun txoko kurioso eta polit horiek ezkututik ateratzea. Altxor ezkutu horiek argazki bidez jasotzeko hiru kategoriatan banatutako argazkiak aurkez daitezke:

1. Natura: Herriko flora eta fauna biltzen duten argazkiak: basoak, animaliak, landareak...

2. Arkitektura naturan: Gizakiak bere biziraupenerako naturaren ustiaketarako egindako eraikinak: txabolak, baserriak, hesiak, presak...

3. Natura eta Aisia: Azpeitiarron aisialdian naturak presentzi handia du: pasieran egiteko, bizikletan txangoa egiteko, goi mendietara igotzeko, tradizio eta ohiturak ezagutzeko, egonean egoteko, herri baratzetarako...

Argazkiak abenduaren 5 baino lehen aurkeztu behar dira udaletxean. Epaimahaiak, hilaren 17an emango du jakitera bere erabakia. Argazkiak baloratzeko garaian, gaiarekin duen zerikusia, orijinaltasuna, kalitatea eta gaurkotasuna, hartuko dira kontutan.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariak, epeak eta bestelako oharrak atxikitako dokumentuan aurki ditzakezue.

Lehiaketako baseak ikusi/jaitsi descarga-pdf

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.