Zorionak Iñigo!
Urtero bezala, Oñatiko Aloña Mendi elkarteak irailean beraien Oñatiko Mendia eta Natura argazki lehiaketa jarri zuten martxan. Aurreko ostiralean izan zen lehiaketako sari ematea, eta irabazleen artean gure bazkide eta lagun dugun Iñigo Olarte izan genuen. "Gizonaren eragina mendian" kategorian, Iñigok "Bidea-I" argazkiarekin hirugarren saria lortu zuen.
Hemen dituzue Iñigo bere sariarekin eta bere argazki irabazlea. Zorionak Iñigo!