Santo Tomas 2014, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gerturatzen ari dira, eta beraiekin batera jai horiekin loturik dagoen Santo Tomas jaietako argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko ARgazki Elkarteko bazkide denek parte hartu ahal izango dutelarik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira. Gai libreak izango dira, baina ezin izango dira errepikatu bi argazki gai berari buruzkoak  (barazkiak, frutak, txistorra, bertsolariak, herri kirolak...).

Bi modalitate egongo dira eta modalitate bakoitzeko 3 sari: Koloretan eta Txuri Beltzean.
Oharra: edozen motatakobiratuak onartuko dira baina ezingo da gauzak jarri edo kendu argazkitik.

Partaideek edozein modalitatetan parte hartu ahal izango du, baita bietan ere. Modalitate bakoitzeko hiru argazki aurkeztu beharkod ira.

Argazkiak digitalean bidaliko dira, Abenduaren 29a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.
Artxiboaren ezaugarriak: neurria 30x45, erresoluzioa 250 puntu pulgadako, Adobe RGB perfila.

Argazkiekin batera, egilearen identifikazio datuak zehaztu beharko dira, parte-hartzen duen modalitatea zehaztuz.

Puntuatzeko garaian hiru argazkien multzoa baloratuko da, beraien balio tekniko, artistiko eta Santo Tomas jaiaren erreportai gisa duen balioa ikusis.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko oinarriak honako pdf artxiboan dituzue.

Lehiaketako oinarriak jeitsi descarga-pdf

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.