'Gure Inguruari Begirada Bat', sari ematea

argazki-lehiaketa-agenda21sari-ematea-argazki-lehiaketa-agenda21

Atzo ostegunez egin zen 'Gure inguruari begirada bat', 'Azpeitiko Natur Txokoak' izenburuarekin izeneko argazki lehiaketako irabazleen sari ematea. Aurten, Agenda 21aren baitan, Azpeitiko udaletxearen bidez, eta Argazki Elkartearen eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren laguntzarekin antolatua izan da, beraz Azpeitiko udalerrian ateratako argazkiak baino ez dira onartu bertan.

Juan Mari Ibarzabal, Javier Carballo, Peio Romatet, Aitor Unanue eta Leire Etxaniz-ek osatu zuten epahi-mahia, eta bertan lehiaketara aurkeztu ziren 19 argazkilari ezberdinen lanak aztertu eta bozkatu behar izan zituzten. Argazkiak hiru gai ezberdinetan banatuak zeuden, gai bakoitzean hauek izan ditugularik irabazleak:

1. Natura: Iñaki Etxenagusia, Igor Froilan, Javier Beristain.

2. Arkitektura naturan:  Iñaki Aranburu, Juan Ramón Llavori, Juan Joxe Agirre

3. Natura eta aisia: Juan Carlos del Pozo, Iñigo Olarte, Jon Aizpuru.

Sari ematearekin batera, lehiaketara aurkezturiko argazkiekin osaturiko erakusketa ere irekia eman zen. Beraz, nahi duenak Betharrametako aretoan ikus ditzake argazki guztiak. Astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 18:00tatik 20:00ak arte egongo da irekita eta astebukaeratan eguerdiko 12:00etatik 14:00tara.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.