Imanol Elias 2015, sokamuturrari buruzko argazki lehiaketa

1-sokamuturra-ibartzabal

Ihauteriak ere laister ditugu berriro Azpeitian, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Ihauteri giro inguruko argazki lehiaketa.

Dakizuen bezala ihauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean atera behar dira argazkiak, aurten, otsailak 15, 16 eta 17 egunetan.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat egon beharko dira. Argazki guztiak gainera, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko dira.

Argazkiak aurkezteko azken eguna otsailak 26a, gaueko 10tan izango da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2015ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.