Sokamuturra 2016 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

01-Danak-hire-begire-Angel-Olabarria

Iadanik herrian inauteri hotsa dugu, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa dator.

Urteroko moduan inauteri jaietako egun hauetan, helduen sokamuturrean atera behar izaten dira argazkiak, aurten, otsailak 7, 8 eta 9 egunetan.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta eta da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko dira.

Argazkiak aurkezteko epa Otsaila 18, osteguna, gaueko 22:00tan amaituko da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2016ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.