'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa martxan
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako 15. edizio honek 'Azpeitia, Jasangarritasunaren bidean' du izenburu eta bertara aurkezturiko argazkiek gure herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, zarata... erakutsi beharko dute, bai alde positibo eta bai negatiboan irudikatuz.
Esan bezala, bi kategorietako argazkiak izango dira, positiboak eta negatiboak (salaketa argazkiak) eta hauek izango dira lehiaketako oinarriak:
· Lehiaketan edonork parte har dezake.
· Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Azpeitiko udalerrian ateratakoak izan beharko dira (argazkian antzeman egin beharko da Azpeitin ateratakoa dela)
· Egile bakoitzak gehienez 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu (bost modalitate bakoitzean). Formatu digitalean (CD batean grabatuta), 300mmx200mm tamainan, 300 dpi.
· Aurkezten diren argazkiak, honako identifikazioa izan beharko dute:
·ArgazkiarenKategoria_Lema_ArgazkiarenZenbakiaXX (Adibidez: P_lema_01)
Oharra: lema aukeratzean, hitz bakarra aukeratzea eskatzen da.
· Argazkien CD-a, kartazal itxi batean sartuta emango da. Kartazal berean, aparteko orri batean, egilearen kontaktu datuak (izen-deiturak, harremanetarako telefonoa, NAN zenbakia, helbide postala, helbide elektronikoa eta aukeratutako lema) eta argazki bakoitzaren kode eta kategoriarekin batera, argazkkia non aterata dagoen idatzi beharko da.
· Kartazala, argazki eta eskatutako datuekin, helbide honetara bidali behar da:
Azpeitiko Udala_Ingurumen Saila: "Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketa. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Lanak aurkezteko azken eguna Azaroak 4 izango da. Epaimahaia, antolataileek izendatuko dute eta ber erabakia azaroak 9an jakingo da. Sari banaketa aldiz, Azpeitian, azaroak 25ean egingo da.
Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriok erabat onartzea. Oinarriak irakurri