Iñaki Aranburu, Santo Tomas 2016 barne lehiaketako irabazle

santo tomas 2016 irabazleak

Ostegun gauean egin zen argazki elkartean 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten kategori bakarra zegoen lehian, argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitekelarik, hala ere, hauek ziren atera beharreko gaiak: landareak, (barazkiak, frutak, loreak ....), herri kirolak, ttuntturruak, txistorren postuak (orokorra, detallea, pintxoak......) eta baserritarren erretratoa kalean.

Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Iñaki Aranburu izan genuen. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu zen eta hirugarren Valen García. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.