Sokamuturra 2017 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa
Gaur eguerdian, Foruen Ibilbidean jarri berri den erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2017 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkezturiko 78 argazki ikusi ahal izango dira.
Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, berarentzat izan delarik baita ere Iñaki Joaristi Altzarte saria, Azpeitiko inauterietako giroa jasotzen duten irudien artean banatzen dutena.
Hauek izan ditugu sarituak:
1. saria: Alberto Beloki - Pa hiretzat argazkiarekin.
2. saria: Iñaki Etxenagusia - Plazarako sarrera argazkiarekin.
3. saria: Carlos de Cos - Saltoka argazkiarekin.
4. saria: Juan Mari Ibarzabal - Ezetz harrapatu argazkiarekin.
5. saria: Javier Ruiz de Larrinaga - Hankaz gora argazkiarekin.
Argazkiak gure Ekintzak / Lehiaketak sailean ikus ditzakezue.
Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaerak 12:00tatik, 14:00etara.
Hemen dugu gaurko saridunen argazkia eta Alberto Beloki, bere argazki irabazlearen ondoan.