Sokamuturra 2018 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra-alberto-beloki2018ko kaldereroak laster izango ditugu herriko kaleetan eta honek karnabaletako gero eta guxtiago falta dela esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 11, 12 eta 13 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Sari berezia, Iñaki Joaristi "Altzarte" izenekoa, inauterietako jai giroari buruzko Koloretako argazki onenari emango zaio. Sari honetarako, partaide bakoitzak bi argazki aurkeztu ahal izango dituelarik.

Argazkien tamaina 20x30 zm-koa izan beharko da, eta argazki bakoitzaren atzekaldean argazkiaren titulua, argazkilariaren izen abizenak, helbidea eta kontaktu telefono bat jarri beharko dira. Argazki guztiak, CD batean jpg formatuan aurkeztu beharko direlarik.

Aurreko urtean bezala lehiaketatik kanporatuak izango dira argazkiak aurkezterakoan, bi formatuetan aurkezten ez dituzten lehiakideak.

Lanak aurkezteko epea 2018ko Otsailak 26, astelehena, 22:00etan amaituko da.

Nahi duenak hemen ditu jeisteko 2018ko sokamuturreko argazki lehiaketako oinarriak.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.