Valen García, Santo Tomas 2017 barne lehiaketako irabazle
Ostegun gauean egin zen argazki elkartean 2017ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitezkeen, eta bost gai hauek landu behar zituzten: azokako produktuak (barazkiak, frutak, loreak ....), herri kirolak, ttuntturruak, txistorren postuak (orokorra, detallea, pintxoak......) eta baserritarren erretratoa kalean. Hiru lehen sailkatuek hainbat produktu "Earrak" eman zituzten.
Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Valen Garcia izan dugu. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu da eta hirugarren Alberto Beloki. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen duzue irabazlearen bilduma.