Sokamuturra 2018 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa
Gaur eguerdian, Foruen Ibilbideko erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2018 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkezturiko 22 argazkilarien hainbat argazki ikusi ahal izango direlarik.
Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Roman Azkue izan dugu, "Estafeta txikiye" argzkiarekin.
Argazki erakusketa martxoaren 25 arte egongo da zabalik. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.
Hemen ditugu sarituak beraien garaikurrarekin.