Angel Olabarria, Sokamuturra 2018 Sari Herrikoiaren irabazlea
Urtero bezala, aurtengo Iñauterietako sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Angel Olabarriaren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Herritarrek Hautatuako Saria.
Argazki irabazlea 'Paseillo' izenekoa izan zen. Zorionak Angel!
Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.
Hemen dituzue sari banaketako argazkia eta Angel-en argazki sariduna.