Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya aurten Izarraitz inguruetan

rally hamaiketakoAurreko urteetan ez bezala aurtengoan eguraldia gurekin izan genuen Igandean ospatu zen Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan. Aurten antolakuntzak rallyko ibilbidea Izarraitzeko Atea parkean hasi zuen eta Madalenako ermitan eman zion amaiera. Bide hoietatik ibili ziren herri ezberdinetatik etorritako 40 argazkilari zale, horien artean 13 gaztetxo.

Antolakuntzak gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala: Izarraitzeko Atea (parkea), garoa, harrizko hesiak (mugak), baserrietako gurutzedun ateak eta baserriko abereak.

Rally erdian, Lagun Onak MB antolatuta, parte hartzaileek haimaketako bero bat hartzeko aukera ederra izan zuten. Indarrak berritu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa.

Gogoratu Azaroak 12 aurretik bidali behar dela argazki aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 24an 18:30tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.