Udaberriko 2019 Argazki Rallya

udaberri rallya julian ruiz

Sartu gara Udaberrian eta urtero bezala hemen gatoz Udaberriko edo Urola Bailarako XLII. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 7an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu. Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2019ko Apirilaren 11 baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

2019ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.