Gorka Gomez, 2019ko Udaberri Rallyko irabazlea
Atzo asteartea, apirilak 16, epaimahai puntuatzailea (Imanol Manterola, Juan Joxe Agirre eta Iñigo Olarte) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilak 7an ospatu zen XLII. Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:
1. bilduma onena: Gorka Gomez Echeverria - 150€ eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Omar Igual Marcos - 120€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Oscar Baile Dominguez - 90€ eta garaikurra
4. Herriko lehen ez saritua: Valen García - 60€ eta garaikurra.
Haurretan, 7 argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren, honako erabakia eman da:
1. bilduma onena: Eneko García - Garaikurra
2. bilduma onena: Nagore Imaza - Garaikurra
3. bilduma onena: Maddi Sanz - Garaikurra
Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Maiatzak 4ean, arratsaldeko 18:00-tan izango da Basazabal Jauregian. Denok zaudete gonbidatuta.
