Mendi eta Udazkeneko argazki rallya, 2019

Urtero bezala, hemen gatoz berriro Mendiko XXIV. eta Udazkeneko XXX. argazki rallyarekin. Aurten azaroaren 3an, izango da.

Rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya dugu.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 10€ izango da eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallyko partehartzaileek, Lagun Onak Mendi Bazkuneko kideek diseinatutako ibilbidean zehar eta Azpeitiko Argazki Elkarteko kideek ezarritako gaiekin bat etorriko diren argazkiak atera beharko dituzte. Ibilbidean zehar, mendizaleak izango ditugu bidelagun. Ibilbidearen erdi aldera, hamaiketakoa zain izango duzue indarrak hartu eta ibilbideari berriro ekiteko. Rallya 13:30etan amaituko da Azpeitiko Enparantza Nagusian txartelak ordenagailuetan hustuz.

Partaide bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, argazki aukeraketa azaroak 10erako bidali beharko delarik Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Bertan,'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau azaroaren 23an egingo da, arratsaldeko 18:30tan, Lagun Onak Mendi Bazkunaren elkartean (Eliz Kale, 21). Animatu parte-hartzera!

descarga-pdf 2019ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.