Mendiko rallya Loiola inguruan

mendiko rallya 2019Atzo igandean ospatu zen Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya. Oraingoan argazki zaleek hainbat lekutan haizea izan zuten lagun baina euriak behintzat lasi utzi zituzten eta goiz polita pasa ahal izan zuten argazkiak ateratzen. Atzoko rallyan 22 lagunek parte hartu zuten, horien artean 6 gaztetxo.

Antolakuntzak gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala: baserria, ibaia-erreka, Izarraitz Mendizerra, udazkena eta Loiola.

Rally erdian, Lagun Onak MB-k antolatuta, parte hartzaileek haimaketako bero bat hartzeko aukera ederra izan zuten Ekotxea museoaren aterpean. Indarrak berritu eta rallyan jarraitzeko geldiune aproposa. Rally-ko argazkiak atera ondoren argazkilariek udaletxe azpiko arkupetan izan zuten azken geldiunea, bertan beraien txartelak hustuaz eman zutelarik rallya amaitutzat.

Argazkilari bakoitzak orain bere aukeraketa etxean lasai egiteko astebeteko epea dauka. Gogoratu, Azaroak 10-erako bidali behar dira aukeraturiko argazkiak, bertan 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 23an, arratsaldeko 18:30tan izango da Lagun-Onak Mendi Bazkuna-ren elkartean.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.