XXXI Udazkeneko Argazki Rallya

udazkeneko argazki rallya 21

Pandemiak eragindako geldialdi luze baten ondoren, Udazkeneko rallya antolatzeari ekingo diogu berriro.

Edizio honek aldaketa garrantzitsu bat izango du, izan ere, Lagun Onak M.B. elkartearekin batera antolatzen ari ginen rallya, hemendik aurrera Azpeitiko Argazki Elkarteak bakarrik antolatuko dugu.

Rallyak mendiko ibilbide klasikoa izateari utziko dio eta hiriko edo erdihiriko ibilbidea izango du.

Edizio honetan, hamaiketakoa kendu dugu eta, horregaitik, parte hartzeko prezioa jaitsi egin dugu.

Azaroaren 7an zure zain egongo gara, goiz entretenigarri bat pasatzeko.

Nahi duenak hemen ditu oinarriak: Udazkeneko argazki rallya 2021, oinarriak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.