Udazkeneko argazki rallya, 2021

Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, atzo izan genuen Udazkeneko argazki rallya berriro gure artean. Aurrekoan jakinarazi genuen bezala edizio honek aldaketa garrantzitsu bat zekarren, izan ere oraingo honetan Lagun Onak Mendi Bazkunak ez zuen antolatzaile bezela parte hartu. Horrela rallyak mendiko ibilbeko klasikoaren ordez, herri barruko ibilbidea izan zuen.

33 parte-hartzaile izan genituen rallyan, Azpeiti, Zestoa, Zumaia, Donostia, Barakaldo, Altsasu, Bilbo, Berriz, Legazpia, Lazkao, Idiazabal eta Ondarroatik etorritakoak. Prestaturiko ibilbidean zehar honako gaiak landu behar izan zituzten: Udazkena, Ibaia, Animalia, Enfoke desenfokea eta Pikaua eo kontrapikaua.

Rallya amaitu ondoren partaide bakoitzak bere txartela deskargatu zuen. Horrela partaide bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, bere argazki aukeraketa azaroak 14rako bidali beharko duelarik Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Bertan, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau azaroaren 27an egingo da, arratsaldeko 18:30tan, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Dinamo Kultur gunean, Soreasu).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.