Jose Luis Rodriguez, 2021ko Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

Epaimahai puntuatzaileak (Alaitz Ruiz, Iñaki Etxenagusia eta Valen García) rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuen:
1. bilduma onena: José Luis Rodriguez - 150€ eta garaikurra
2. bilduma onena: José Antonio Fernandez - 125€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Juan Ramón Llavori - 100€ eta garaikurra
Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Igor Froilan - 90€ eta garaikurra
Argazki onena Mitxel Aizpurua-ren bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.
Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Azaroak 27, arratsaldeko 18:30-tan izango da Dinamo Kultur taldean, Soreasu. Denok zaudete gonbidatuta.
