Udaberriko 2022 Argazki Rallya

 

Udaberria ere hemen dugu eta hemen gatoz Udaberriko edo Urola Bailarako XLIII. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 3an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00tatik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko direlarik. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan bukatuko da. Argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituzte txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena, eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Partaideak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2022ko Apirilaren 6a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko ditu, partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 9an
arratsaldeko 6,30tan. Argazki sarituak antolatzaileen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

2022ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.