Adiel Zabala dugu 2022ko Udaberri Rallyko irabazlea

 

Atzo osteguna, apirilak 7, epaimahai puntuatzailea (Iñaki Etxenagusuia, Julen Juaristi eta Iñigo Korta) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilak 3an ospatu zen XLIII. Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Adiel Zabala - 150€ eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Juan Ramon Llavori - 120€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Arantza Rodriguez - 90€ eta garaikurra

4. Herriko lehen ez saritua: Igor Froilan - 60€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Josean Ulacia-rentzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia).

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Apirilak 9an, arratsaldeko 18:30tan izango da Soreasu Kultur Dinamoan. Denok zaudete gonbidatuta.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.