2022ko Udaberri Rallyko irabazleen sari banaketa

udaberri rallya saridunak

Apirilak 9, larunbata, izan genuen aurtengo Udaberriko Rallyko irabazleen sari banaketa, oraingo honetan Dinamoa Kultur Gunean.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan. Hauek izan genituen lehen postuetan geldituriko argazkilariak: 1. Adiel Zabala, 2. Juan Ramon Llavori, 3. Arantza Rodriguez. Lehen Azpeitiarra (ez saritua) Igor Froilan izan genuen, eta Rallyko argazki onenaren saria aldiz Josean Ulaciak lortu zuen. Albisteko argazkian saritu guztiak ikus ditzakegu elkarteko presidentea dugun Gorka Arregirekin.

Eskerrik asko bertara gerturaturiko jende guztiari eta hurrengo urterarte.

Hauek ditugu saritu bakoitzaren argazkiak bere sariekin.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.