XXXII Udazkeneko Argazki Rallya

Goiz atsegin bat pasa nahi baduzu argazkiak ateratzen eta Azpeitiko bazterrak pixka bat ezagutzen, ez izan zalantzarik, hurbildu AZAROAREN 6an eta parte hartu gure Udazkeneko argazki rallyan.

Izen ematea Rallyko egun berean, elkarteko egoitzan izango da, Dinamo Kultur Gunea (Soreasu) goizeko 9:00etatik, 9terdik bitartean.

Argazkiak ateratzeko gaia eta ibilbidea, rallyko egun bertan jakinaraziko dira.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 36 argazki aurkeztu ahal izango ditu, guztiak JPG formatuan. Rallya 13:30ean bukatuko da, elkarteko egoitzan, momentu horretan parte hartzaile guztien txarteletako edukia ordenagailuetara pasatuko delarik.

Ondorengo egunetan, partaide bakoitzak bere argazki aukeraketa bere etxetik egin ahal izango du. Argazki aukeraketa horiek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko ditu, parte-hartzailearen izen-abizenak, artxiboaren izena eta gaiaren zenbakia zehaztuz. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroak 10 izango da.

Nahi duenak hemen ditu oinarriak: Udazkeneko argazki rallya 2022, oinarriak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.