Udazkeneko argazki rallya, 2022

Igande honetan, udazkeneko argazki-rallya izan genuen Azpeitian. Aurreko edizioan bezala, mendiko ibilbide klasikoaren ordez, herrian bertan zen ibilbidea, honek partaideei Azpeitiko hainbat puntu hobeto ezagutzeko aukera eman zielarik.

23 parte-hartzaile izan genituen rallyan, Donostia, Hernani, Zumaia, Zestoa, Idiazabal, Lazkao eta Durangotik eta noski Azpeititik etorritakoak. Prestaturiko ibilbidean zehar honako gaiak landu behar izan zituzten: Udazkena, Garraio publikoa, Janaria (pintxoak, bokatak, etab.), Skatepark Izarraitz eta Elizaren barrualdea.

Beti bezala, rallya amaitu ondoren partaide bakoitzak bere txartela deskargatu zuen. Orain partaide bakoitzak bere argazkiak etxean lasai ikusteko aukera izango du, bere argazki aukeraketa azaroak 10 baino lehen bidali beharko duelarik Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Bertan, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztu beharko dira (kominikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki ateratakoak diren adieraztea).

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioa azaroaren 19an izango dugu, arratsaldeko 18:30tan, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Dinamo Kultur gunean, Soreasu).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.