Igor Froilan-ek irabazi du XIII. Gau-Txori argazki rallya

Otsailak 4ean izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Oraingo honetan 21 partaide izan genituen gure artean, Barakaldo, Mañeru, Donosti, Oñati, Zumaia, Zestoa eta noski Azpeitiko argazkilariak.

Gaur arratsaldean elkartu da epaimahia, Gorka Arregi, Julen Juaristi eta Santi Elias-ek osatua eta argazki bilduma guztiak ikusi ondoren bilduma onena eta lehen saria Igor Froilan-ena dugula erabaki dute. Bigarren bilduna onena Ivan Rodriguez-ena izan da, 3. postuan Arantza Rodriguez gelditu delarik. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua) Oscar Baile dugu. Zorionak denei.

Sari banaketa eta lehiaketara auzkeztutako argazkien proiekzioa otsailak 25ean izango da, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), arratsaldeko 18:30etan.

Nahi duenak eskuragarri du akta eta puntuaketa: Gau-Txori 2023-ko akta ikusi.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.