Udaberriko 2023 Argazki Rallya
Udaberrian sartu gara eta honekin batera hemen gatoz gure Udaberriko edo Urola Bailarako XLIV. Argazki Rallyarekin.
Aurten rallya Apirilak 2an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00tatik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dirak. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu.
Rallya 14:00etan bukatuko da. Argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituzte txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.
Partaideak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2023ko Apirilaren 6a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko ditu, partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.
Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, apirilak 15ean, arratsaldeko 6:30tan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio. Argazki sarituak antolatzaileen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz
Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.