Patxi Irazabal eta Igor Froilan ditugu 2023ko Udaberri Rallyko irabazleak

Epaimahai puntuatzailea (Pilar Aguayo, Carlos Mediavilla eta Imanol Manterola) bildurik, Apirilak 2an ospatu zen Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:
1. bilduma onena: Patxi Irazabal - 150€ eta Azpeitiko eskudela
1. bilduma onena: Igor Froilan - 150€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez - 90€ eta garaikurra
Herriko edo elkarteko lehena (lehen postuetan ez saritua): Adiel Zabala - 70€ eta garaikurra.
Rallyko argazki onenaren saria Igor Froilan-entzat izan da (albiste honetan duzuten argazkia) - 50€ eta garaikurra.
Lehenengo aldiz gure rally batean, berdinketa izan dugu lehen postuan. Patxi Irazabal, Donostiarrak eta Igor Froilan Azpeitiarrek puntuaketa berdina lortu dute beraien argazkiekin, beraz epai mahaiak biei lehen postuko 1. bilduma onenaren saria ematea erabaki zuten, bigarren postua hutsik gelditu zelarik. 3. postua Jose Luis Rodriguez, Barakaldo-ko argazkilariak lortu zuen.
Rally honek aurten izan duen berezitasunetako bat "Urdinduz" egunean ospatu zela izan zen. Egun berezi hau kontuan izanik, rallyko gai bat "Urdinduz" izan zen (beraiekin aurretik adosturik). Horrela rallya amaitu zenean, eta argazkilari ezberdinekin ere adostuz, rallyan gai honi buruz ateratako argazkiak (200 argazkitik gora), Urdinduz elkartearentzat izango dira.
Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Apirilak 15ean, arratsaldeko 18:30tan izango da Soreasu Kultur Dinamoan. Denok zaudete gonbidatuta.