2023ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

udazkeneko rallyko sarituak 2021

Larunbat arratsaldean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sarituen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen.

Gainera oraingo sari banaketa hau oraindik eta bereziagoa izan zen Urdinduz taldeko partaide batzuk gure artean izan bait genituen. Aurreko albistean kontatu genuen bezala rally honen berezitasunetako bat "Urdinduz" egunean ospatu izana izan zen. Egun berezi hau kontuan izanik, rallyko gai bat "Urdinduz" izan zen (beraiekin aurretik adosturik). Horrela rallya amaitu zenean, eta argazkilari ezberdinekin ere adostuz, rallyan gai honi buruz ateratako 230 argazkiak, Urdinduz elkartearentzat izan ziren. Larunbatean, argazki hoien proiekzioarekin batera, argazkiak eman zitzaizkien.

Hemen dituzue sari banaketako argazki batzuk. Egin klik xaguarekin argazki gainean irudia handiago ikusteko.

Nahi duenak gure Ekintzetako bilduma sailean ikus ditzake sailkatuen argazki bildumak:

Rallyko irabazleen argazki bildumak ikusi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.