Gorka Gomez legazpiarra, 2023ko Udazkeneko argazki rallyko irabazle

gorka gomez udazken rallya

Azaroak 5, igandean izan genuen gure Udazkeneko argazki rallya. Hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen gure artean: Legazpi, Zestoa, Donostia, Lazkao, Idiazabal, Zumaia, Urretxu, Abadiño, Durango, Zalla... Guztira 25 argazkilarik parte hartu zuten bertan, tartean bi emakume izan genituelarik, ea hurrengo urterako gehiago animatzen diren.

Epaimahai puntuatzaileak (Alaitz Ruiz, Arbil Iciar Manterola eta Pilar Aguayo) rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:

1. bilduma onena: Gorka Gomez - 150€ eta garaikurra
2. bilduma onena: Jose Luis Rodriguez - 125€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Jose Angel Amutxastegi - 100€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Igor Froilan - 90€ eta garaikurra

Rallyko argazki onena José Vengas-en bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.

Zorionak guztiei. Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Azaroak 18, arratsaldeko 18:30tan, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamo Kultur taldea, Soreasu). Denok zaudete gonbidatuta.

Rallyko akta ikusi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.