XIV. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Beste behin ere "GAU TXORI" gaueko argazki rallya antolatzera goaz, aurten Otsailaren 3an izango delarik. Bertan memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezake. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Izen-ematea DOAIN izango da. Rally egun berean egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) 19:00tatik 20:00etara.

Rallya 01:00etan amaituko da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuetan huztuz. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2024ko otsailaren 8a baino lehen parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz. Beti bezala, berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Beheko estekan dituzue rallyko oinarriak, bertan ikus ditzakezue xehetasun guztiak.

Gau-Txori 2024 rallya, oinarriak jaitsi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.