Adiel Zabala-k irabazi du aurtengo Gau-Txori argazki rallya

Otsailak 3an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Oraingo honetan 19 partaide izan genituen gure artean.

Atzo elkartu zen epaimahia, Pilar Aguayo, Fernando Anza eta Jose Angel Amutxastegi osatua eta argazki bilduma guztiak ikusi ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria, 115 punturekin, Adiel Zabala. Berarentzat 150€ eta garaikurra

2. saria, 104 punturekin, Gorka Gomez. Berarentzat 100€ eta garaikurra

3. saria, 103 punturekin, Joxean Ulacia. Berarentzat 70€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua) Iñigio Olarte dugu. Zorionak denei.

Gure Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Sari banaketa eta lehiaketara auzkeztutako argazkien proiekzioa otsailak 22an izango da, Azpeitiko Argazki Elkartean, gaueko 21:00etan.

Nahi duenak eskuragarri du Rallyko akta.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.