Udaberriko 2024 Argazki Rallya

Udaberriarekin batera hemen gatoz gu ere gure Udaberriko edo Urola Bailarako XLV. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 7an ospatuko da. Parte hartzea DOAKOA izango da eta Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00tatik 09:30ra bitartean. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan bukatuko da, ordu hori baino lehenago argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituztelarik txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Partaideak gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2024ko Apirilaren 11 baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko ditu, partaidearen zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, apirilak 18an, gaueko 21:00tan, Azpeitiko Argazki elkartearen egoitzan, argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio. Argazki sarituak antolatzaileen esku geldituko dira eta egokia irudituz gero, erabiltzeko eskubidea izango dute egilearen izena aipatuz

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

2024ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.