Igandean ospatu zen Udaberriko argazki rallya

udaberriko rallya 2024

Igandeko Udaberri Rallyan, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herrietatik etorritako 36 argazkilari izan genituen herrian: Zumarraga, Urretxu, Legazpia, Ordizia, Donostia, Berriz, Lazkao, Ondarroa, Zestoa, Zumaia, Eibar eta noski Azpeitikoak. Aipatzeko horien artean 8 emakume eta 2 gaztetxo izan genituela.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: lorategia (ikuspegi orokorra, argazki erakuskta (Betharretako aretoan), geometria, Azpeitiko enparantza nagusia eta umeen parkea.

Gogoratu aukeratutako argazkiak, Apirilak 11 baino lehen, email baten bidez bidali beharko dira Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera. Aukeratutako argazkiekin batera, partaide bakoitzaren izen abizen eta partaide zenbakia jarri beharko dira. Komenikagarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki diren adieraztea.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, argazki guztiekin argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio, A.A.E. ren egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 18an gaueko 9tan.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.