J. Miguel Romero Ordiziarra dugu 2024ko Udaberri Rallyko irabazlea

 

Larunbatean, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Alaitz Ruiz, Iñaki Etxenagusia eta Adiel Zabala) Azpeitiko Argazki Elkarteak duen lokalean bildurik, Apirilak 7an ospatu zen XLV. Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. bilduma onena: Ordiziako J. Miguel Romero - 150€ eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Ondarruko J. Carlos Romero - 120€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Azpeitiko Oscar Baile - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Donostiko Natxo Castellanos-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa A.A.E. ren egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 18an gaueko 9tan izango da. Denok zaudete gonbidatuta.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.