XXXIV Udazkeneko Argazki Rallya
Goiz atsegin bat pasa nahi baduzu argazkiak ateratzen eta Azpeitiko bazterrak pixka bat ezagutzen, ez izan zalantzarik, hurbildu AZAROAREN 3an eta parte hartu gure Udazkeneko argazki rallyan.
Izen ematea Rallyko egun berean, elkarteko egoitzan izango da, Dinamo Kultur Gunea (Soreasu eraikina) goizeko 9:00etatik, 9terdik bitartean.
Argazkiak ateratzeko gaiak eta ibilbidea, rallyko egun bertan jakinaraziko dira.
Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 36 argazki aurkeztu ahal izango ditu (kontrol argazkia barne), guztiak JPG formatuan. Rallya 13:30tan bukatuko da, argazki elkarteko egoitzan, momentu horretan parte hartzaile guztien txarteletako edukia ordenagailuetara pasatuko delarik.
Ondorengo egunetan, partaide bakoitzak bere argazki aukeraketa bere etxetik egin ahal izango du. Argazki aukeraketa horiek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali beharko dira, parte-hartzailearen izen-abizenak, artxiboaren izena eta gaiaren zenbakia zehaztuz. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroak 7 izango da.
Nahi duenak hemen ditu oinarriak: Udazkeneko argazki rallya 2024, oinarriak