Gau-Txori 2025 Argazki Rallyko sari banaketa
Atzo gauean izan genuen aurtengo Gau-Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.
Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa izan zen. Gure aurreko albistean jakinarazi genuen bezala hauek genituen aurtengo sarituak: 1. postuan, Josu Altzelai, 2. Adiel Zabala eta 3. Gorka Gomez. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), Iñigo Olarte izan zen.
Zorionak sarituei eta eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi.
Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin. Gogoratu sarituen argazki bildumak gure web orrian, Ekintzak sailean dituzela ikusgai.
(Argazkiak taimaina handiagoan ikusteko egin klik xaguarekin irudiaren gainean).