Arbil Iciar Zarauztarra dugu 2025eko Udaberri Rallyko irabazlea
Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparruko hainbat herrietatik etorritako 32 argazkilari izan genituen herrian: Zestoa, Arroa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Durango, Legazpia, Atxondo, Tolosa, Muxika, Leaburu, Mañeru, Ondarroa eta noski Azpeitikoak. Aipatzeko horien artean aurten ere 8 emakume izan genituela, horien artean dugu gainea oraingo irabazlea.
Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Frontoia, Triangelua, Txirrindularitza eta Egunkaria.
Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Karlos Mediavilla,Gorka Gomez eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:
1. bilduma onena: Zarautz-ko Arbil Iciar - 150€ eta Azpeitiko eskudela
2. bilduma onena: Durangoko Javier Lopez - 120€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Zestoako Adiel Zabala - 90€ eta garaikurra
Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.
Rallyko argazki onenaren saria aldiz Mañeru-ko Ivan Rodriguez-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.
Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 24an gaueko 9tan izango da.
Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.