Joaquin Ruiz 2014-ko V. Gau-Txori Rallyko Irabazlea
Otsailaren 22an izan genuen Gau-Txorri argazki rallyko irabazle zerrenda hemen dugu. Gorka Arregi, Valen Garcia (azpeitiko argazki elkarteko kideak) eta Fernando Retolazak (Eibarko kirol elkartekoa) osatutako epaimahaia larunbat goizean elkartu zen eta rallyan parte hartu zuten 43 argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako hau izan zen beraien erabakia:

· Bilduma onena: Joaquin Ruiz - Soraluze (150€ eta garaikurra)
· 2. postua: Iñaki Etxenagusia - Azpeitia (100€ eta garaikurra)
· 3. postua: Carlos de Cos - Soraluze (70€ eta garaikurra)
· Azpeitiko lehen ez saritua: Oskar Baile (garaikurra)
Zorionak guztioi!
Sari banaketa eta parte-hartzaile guztien argazkien erakusketa, larunbat honetan, Martxoak 22an izango da Baigerako lokalean arratsaldeko 19:00tan.
Nahi duenak hemen ditu eskuragarri akta eta zerrenda osoa: Gaur-Txori 2014ko epaimahikoen akta, Gau-Txori 2014 puntuaketa osoa.
Argazkian ditugu rallyko epaimahikoak, ezkerrik eskubira: Valen Garcia, Gorka Arregi eta Fernando Retolaza.

