XXXVII Udaberriko Argazki Rallya

Berriro ere hemen gara Azpeitin antolatuko den beste Rally baten berri ematen. Oraingoan Apirilaren 6an ospatuko dugun XXXVII Udaberriko Rallya izango da. 

Rallya Azpeiti eta Azkoiti artean izango da eta kamera digitala eta memoria-txartela duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkarteak, Perez Arregi Kalean dugun egoitzan egin beharko da, goizeko 09:00tatik 09:30tara bitartean. Izen emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango.

Ohitura den bezala, goiz erdian hamaiketako eder bat izango dugu eta Rally ondoren nahi duenarentzat bazkaria izango da, bertara joateko asmoa duenak Rallyan izena ematerakoan apuntatu ahal izango da.

Albiste honen amaieran dituzue Rallyko oinarriak, eta gogoratu Gau-Txori Rallya izan zen moduan hau ere "Herriz Herri" txapelketarako puntuagarria izango dela.

Gonbidaturik zaudete guztiak goiz eder bat pasatzera.

descarga-pdf Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.