Udaberriko Argazki Rallya 2014

rally-primavera-2014

Atzo igandea, apirilak 6 izan zen urteroko Udaberriko Argazki Rallya, aurten Azkoitia eta Azpeitia herrietan. Aurten ere parte-hartze handia izan genuen, lengo urteko parte-hartzea berdindu zelarik. Azkenean 63 heldu eta 3 gaztetxok parte-harte zuten, probintzi eta herri ezberdinetatik etorriak, baina denak ongi pasatzeko asmo berdinarekin. Hauek izan ziren antolatzeileek aukeratutako 5 gaiak:

· Azkoitiko liburutegia (lehengo tren geltoki zeaharra).
· San Martin-go erlojua (Azkoitia).
· Udaberria.
· Jendea.
· Baserria.

Ohiturarekin jarraituz eta Rallya hasi aurretik parte hartzaile guztiei kontrol argazki bat atera zitzaien. Aurten eguraldia alde izan genuen eta argazkilariek euriaren kezkarik beintzat ez zuten izan. Eguerdian, indarrak berriz hartzeko, urteroko moduan hamaiketako eder bat egin zen Hotel Loiolan.

Rallya amaitu ondoren parte-hartzaile batzuk Rallyko antolatzaileekin batera bazkaltzera joan ziren, Rallyan izan ziren anekdota edo istoriak kontatzeko aukera ederra.

Parte-hartzaile guztiei gogoratzen zaie, gai bakoitzeko argazki bat aukeratu, eta apirilak 13a baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera, partaide bakoitzaren zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak bidali behar dituztela. Komenigarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki ateratakoak diren adieraztea.Berezkotasuna, sormena eta teknika kontuan hartuko dira.

Maiatzak 17an, arratsaldeko 6retan rallyko argazki guztiekin, argazki emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio. Guzti hau Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan egingo da.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.