XIX Mendiko Argazki Rallya

Urteroko moduan Lagun-Onak Mendi Bazkuneak eta Azpeitiko Argazki elkarteak elkarlanean prestatzen dugun Mendiko Argazki Rallyaren berri eman nahi dizuegu.

Azaroak 2an ospatuko da XIX. Mendiko Rally hau eta hemendik denok parte-hartzera animatzen zaituztegu. 

Egitarau guztia Azpeitian bertan izango da, Izarraitz auzoan ain zuzen, beraz ez da kotxea hartu beharrik izango. Hala ere gogora arazi nahi dizuegu arropa eta oinetako erosoak ekartzea, ibilbide arina izango den arren, Rallya mendiko ibilbide batean zehar izango da, eta kasu hauetan beti joan beharra dago prestatua. Ibilbide erdian hamaiketako eder bat ere eskeiniko da.

Ohiturari jarraituz Rallya amaitu ondoren bazkaria izango da Lagun-Onak Mendi Bazkunean bertan, bazkarira joateko Rallyko izen-emate garaian adierazi beharko da. Inongo dudarik bazenute bidali email bat helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. .

Nahi izan izkero, albiste honen bukaeran atxikitutako dokumentuan dituzue rallyko baseak, informazio guztiarekin.

Gogoratu, Rally hau "HERRIZ-HERRI" txapelketarako puntuagarria izango da.

Animatu!

descarga-pdf Mendiko Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.