Giro ederra Mendi eta Udazkeneko argazki rallyan

Atzo, azaroak 2 igandean, XXV Udazkeneko Argazki Rallya eta XIXko Mendiko Rallya izan genituen.  Jendetza polita agertu zen rallyra, denera 50 heldu eta 16 haur, probintzia eta inguruko herri ezberdinekoak, Barakalo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Bilbao, Pasai San Pedro, Zarautz...  Hauek izan ziren antolakuntzak aukeratutako 5 gaiak:

· 1- Udazkena.
· 2- Belardia.
· 3- Lerroa.
· 4- Iratzea.
· 5- Txabola.

Euriak aurtengo rallya ez zuen galdu nahi izan, baina honek ez zituen parte-hartzaileen gogoak gutxiagotu. Gainera eguerdi inguruan denek eskertu zuten LagunOnak MB taldeak prestaturiko hamaiketako ederra, berriro indarrak hartzeko beharrezko geldiunea.

mendiko-rallya-udazkena

Rallyko ibilaldia Argazki Elkarte aurretik hasi zen, parroki eta hilleri aldera jarraitu zuelarik. Handik aurrera parte-hartzaileek jarraitu beharreko bidea seinalaturik zuten, bukaera herri hasieran izan zelarik.

aae-argazki-rallya-mapa

Rallya amaitu ondoren, parte-hartzaile batzuk antolakuntzak jarritako bazkarira gelditu ziren. Bazkari ederraz gozatzeko aukeraz gain, rallyko hainbat anekdota kontatuz giro ederrean egoteko aukera aparta.

Parte-hartzaile guztiei gogoratzen zaie aukeratutako argazkiak azaroak 9 baino lehen posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera bidali behar direla. Parte-hartzaile bakoitzak, bere izen eta zenbakiarekin batera, argazki bakoitzari dagokion gai zenbakia ere jartzeko eskatzen da. Komenigarria izango litzateke argazkiak horizontalki edo bertikalki ateratakoak diren adieraztea

Irabazleen izenak jakin ondoren, rallyko argazki guztien emanaldia eta sari banaketa, azaroak 29an izango da, Lagun Onak Mendi Bazkuneak duen proiekzio gelan.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.