2014ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko sari ematea
Aurreko larunbatean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan ziren.
Eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi eta ezin izan zaretenei etorri esan hemen bertan, Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezuela sarituen argazki bildumak.

Hemen dituzue saridun guztien argazkiak.
(Argazkia handiago ikusi eta saridunaren izena jakiteko egin irudi gainean klik xaguarekin).









