XXXVIII Udaberriko Argazki Rallya

Hemen gara berriro Azpeitin antolatu dugun argazki Rally baten berri ematen. Oraingo honetan, igande honetan, apirilak 19an ospatuko dugun Udaberriko XXXVIII Rallya dugu eskuetan. 

Rallya Azpeitia bertan izango da eta kamera digitala eta memoria-txartela duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkarteak, Perez Arregi Kalean dugun egoitzan egin beharko da, goizeko 09:00tatik 09:30tara bitartean. Izen emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango.

Ohitura den bezala, goiz erdian hamaiketako eder bat izango dugu eta Rally ondoren nahi duenarentzat bazkaria izango da, bertara joateko asmoa duenak Rallyan izena ematerakoan apuntatu ahal izango da.

Rallyaren amaireran egoitza bertan deskargatuko dira txartelak, gehienez 36 argazki onartuko direlarik. Argazkiak ezabatu ahal izango dira, baina ez manipulatu. Argazkiak puntuatzerakoan berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontuan.

Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, maiatzak 16an, Urola Trenaren entzun eta ikuskizun gelan izango da argazki guztien emanaldia eta sari banaketa.

Albiste honen amaieran dituzue Rallyko oinarriak, eta gogoratu Gau-Txori Rallya izan zen moduan hau ere "Herriz Herri" txapelketarako puntuagarria izango dela.

Gonbidaturik zaudete guztiak goiz eder bat pasatzera.

descarga-pdf Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.