Mendiko eta Udazkeneko argazki rallya

Urteroko moduan, datorren hilean, Azaroak 1ean Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. argazki rallya izango da. Dakizuen bezala rally hau Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkartean antolatzen dugun argazki rallya da.

Izen ematea, rallyko egun berean, goizeko 9:00etatik 9:30etara, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan izango da  (Perez Arregi plazuela 1 zenbakian, 1. solairuan – Telefonikako eraikin zaharra). Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork parte har dezake rallyan. Nagusientzat izen ematea 5€ izango dira eta 16 urtetik beherakoentzat dohainik.

Rallya Azpeitian bertan izango da, Oñatz auzoan zehar, beraz mendiko ibilbidea ere izango denez komenigarria da arropa eta oinetako erosoak ekartzea. Ibilbidean zehar Lagun Onak Mendi Bazkuna elkartekoek hamaiketakoa eskainiko digute. Beti bezala rallyrako hautaturiko argazki gaiak egunean bertan jakinaraziko dira. Gai guztiak osatzeko partaide bakoitzak 36 argazki aurkezteko aukera izango du. Rallyaren amaieran, behin tarjetak deskargatuta, partaide bakoitzak argazki aukeraketa bere etxetik lasai asko egin ahal izango du. Azaroaren 9ra arte bidali ahal izango da aukeraketa, 'partaidearen izena', 'artxiboaren izena' eta 'gaiaren zenbakia' zehaztuz, helbide honetara: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Goiza ondo bukatzeko bazkaria izango dugu Lagun Onak Mendi Bazkundean bertan. Bazkarira joan nahi duenak izen-emate garaian adierazi beharko du.

OHARRAK: Rally hau “HERRIZ-HERRI” txapelketarako puntuagarria izango da.

Behin rallyko emaitzak eta sailkapena ezagututa sari banaketari eta bildumen proiekzioari ekingo zaio, hau Azaroaren 30ean 18:30 tan izango da Lagun-Onak M.B. ren elkartean.

descarga-pdf 2015ko Mendi eta Udazkeneko Rallyko oinarriak ikusi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.