Parte hartze handia Mendiko eta Udazkeneko argazki rallyan
Atzo igandez, azaroak 1, izan genuen Udazkeneko XXVI eta Mendiko XX. argazki rallya. Eguraldi ederrak parte hartze handiari lagundu zion eta azkenean 62 helduk eta 15 haurrek parte hartu zuten rallyan. Ohitura den bezala probintzi eta inguruko hainbat herri ezerdinetatik etorritako jendea izan genuen gure artean: Barakaldo, Zumaia, Donostia, Soraluze, Pasai San Pedro, Zarautz...
- Antolakuntzak 5 gai hauek aukeratu zituen rallyko gai bezala:
- Paisaia, Izarraitz atzealdean izanda
- Fauna-Flora
- Testura
- Egurra
- Baserriko tresnak
Parte hartzeile guztiek eskertu zuten Lagun Onak MB-ko bazkideek rallyan zehar antolaturiko hamaiketakoa, Oñatz mendi inguruan rallyarekin jarraitzeko indarrak hartzeko geldiune aproposa.
Hemen duzue atzoko jardunaldiaren bideo laburpen bat.
