VII. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Urteroko moduan hasi gara berriro argazki Rallyekin.

garaikurrak-gautxori-rallya

GAU-TXORI, gaueko VII. Rallya gainean dugu eta bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Memoria-tarjetadun kamera digitala duen edonork parte hartu dezake beraz animatu!

Iadanik jakinekoa den bezala, argazki rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten, otsailaren 27an, larunbat gauean izango da, beraz izen-ematea otsailak 25a baino lehenago egin beharko da, internet bidez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz.

Izen-ematea 7€-koa izango da, nahi duenak rally ondoren egingo den afarirako ere izen eman dezakelarik, 20€ guztira (inskripzioa+afaria). Kuota rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan 19:00tatik 20:00ra. Atxikita dituzue oinarriak informazio guztiarekin.

Bestalde, rally hau Herriz-Herri txapelketarako puntuagarria izango dela gogoratzen dizuegu.

VII. Gau-Txori Rallyko oinarriak jaitsi.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.